AZKEN-SOLASA

 

(Zuzendaria erdira atera
OIALA berriz altxatzen dala
oneko itzneurtuak esango ditu):

 

            «Jaun-andreak, eskerrikasko

            antzekizun ontan

            Adi egon zeratelako

 

            Gaia antziñakoa izanik

            Gaurkoa bezela

            Ikus-entzun dezutelarik

 

            Ez baduzute ar atsegin

            nere errua da

            Ez dugulako obeto egin.

 

            Urrena saiatuko gera

            orain ausartzen naiz

            Zuei barkapena eskatzera.

 

            Baita txalo-jotze bat ere

            Joku-lagun danoi...

 

(Izenak aitatutakoan ager bitez Publikoa agurtzera)

 

      Abrahm... Ezekiel... Beke... Sofi... Isai... Narziso... Agar... eta Ismael

      Jaun andrea!:

 

Gaizki esanak barkatu

eta

Ondo esanak onartu

GUZTIOI GABON!!!!

 

AMAIA